Irun'go Atsegiña

Elkartearen urtemuga

Apirilaren 23tik 26ra ospatuko da gure elkartearen LXXXVII. Urtemuga.

Gure urtemuga ospatzeko betiko jarduerak izango dira, hasiko dugu Irungo Ospitale-Egoitza semebitxien bazkaria eta Opilen banaketekin, igoko dugu gure ikurriña, larunbatean ospatuko dugu gure bazkaria eta amaitzeko igandean Junkal elizan meza.

"Irun Hiria" LIV. Mus txapelketa

Apirilaren 3an sari banaketa....

LIV. Mus txapelketaren emaitzak

Ari da jokatzen "Irun Hiria"....

Ohiko Batzar Nagusia

Bazkide guztiei deitzen da......

Kaldereroen Konpartsa

Datorren otsailaren 14ean Txanaleta....

Errege Magoak eta Irungo Atsegina DV egunkarian

Mañu de la Puenteren artikuluan...

Bazkientzat gutuna

Urtero bezala datorren hilerako....

Gure elkartea DV egunkarian

Mañu de la Puenteren artikuluan...

Erraldoiak eta Buruhandiak

Gure Kompartsa Irungo jaietan.....

Berri gehiago...............

Gure historia txikia

1920an, elkarte bat sortzeko ideia gauzatzen hasi zen, eta 1922ko martxoaren 26an, lehen egoitza soziala inauguratu zen Karrika Nagusiko 21. zenbakian.

Elkartea sortu zenetik, lokal sozial propioa edukitzea izan zen bazkideen ideia. Azkenean, 1964an, San Martzial karrikako 9. zenbakiko beheko lokal berriak inauguratu ziren.

Elkartearen helburu nagusietako bat benefizentzia izan zen. Elkartea fundatu zen urte berean hasi zen Irungo Udal Ospitalean eta Zahar-etxean zeudenei laguntza ematen. Beste batzuen artean, San Markos eguneko OPILA eta Errege Magoen opariak ematen zitzaizkien bertan zeudenei.

Elkarteak egindako hainbat jarduera humanitarioren ondorioz, Paue hiriko zilarrezko domina jaso zuen, baita Pirinio Atlantiar Departamentuak eta ASSOCIATION NATIONALES DES DONNEURS DE SANG elkarteak emandako beste domina bat, eta ONGINTZAREN GURUTZEA ere bai. Gaur egun, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko ohorezko bazkidea da gure elkartea.

Irungo Udalak Errege Magoen Kabalgata eta Inauteriaren hasierako Kaldereroen Konpartsa urtero antolatzeko eskatu zion gure elkarteari. Gaur egun, elkartea "Irun Hiria" Mus Txapelketaren antolatzailea da.

Bestalde, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsa ere antolatzen du, Irungo jai guztietan, bai Inauterietan bai Euskal-Jiran, eta San Pedro eta San Martzial zaindarien jaietan ere bai. Elkarteak musikaren esparruan ere badu zer esanik, Musikaren Irungo Fundazioko Batzordeko partaidea baita.

Copyright © 1998-2009 Irun'go Atsegiña Ongintza, Aisialdia eta Kultura Elkartea
Azken aldaketa   2009 - maiatza - 02